Ekitaldia Palmera Montero Gunean izango da, 5. aretoan. Deialdia 17:30ean hasiko da bazkide eta kide berrientzat, Bidasoako Zaintza Sarea elkarlanean sendotzen jarraitzeko. Ondoren, 18:00etan, herritar guztiei irekitako saio nagusia egingo dute.
Egitasmoak Irun, Hendaia eta Hondarribia hartzen ditu barne. Bere helburu nagusia norbanakoen, elkarteen eta erakundeen arteko loturak estutzea da, lurralde gizatiarrago bat eraikitzeko xedez.
Saioan zehar, orain arte egindako ibilbidea errepasatzeaz gain, datozen hilabeteetan eskualdeko hainbat auzotan martxan jarriko dituzten jarduerak eta proposamenak aurkeztuko dituzte. Sarrera doakoa izango da, baina antolatzaileek bertaratzea baieztatzeko eskatu dute.




