ANAKON Arrasateko Nagusien Kontseilua eta Irungo Auzo Elkarteen kontseilua izan dira aurtengo edizioan sarituak, garraio publikoan elkarte bakoitzak mugikortasuna hobetzeko egindako "aurrerapen garrantsitsuengatik". Sariak Donostiako Catalonia hotelean banatu dira gaur goizean.
Azahara Dominguezek, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, ANAKONen lana azpimarratu du, bereziki Lurraldebusek telefono zerbitzua martxan jartzeko egindako lana. "Anakonek behar hori helarazten jakin zuen, eta, horren ondorioz, denbora gutxian eragin sozial handia izan duen neurri bat abian jarri genuen pertsona askok beren joan-etorriak modu eroso, irisgarri eta autonomoan kudeatzeko", adierazi du.
“"Gure komunitatearen bizi-kalitatea hobetzeko egindako talde-lanaren saria da, eta aitortza honek indar handia ematen digu lan egiten jarraitzeko."
Pilar Iriartek, nagusien kontseiluko kideak, "ohore handia" dela adierazi du saria jasotzea ANAKON osatzen duten kide guztientzat. "Baita orain arte egin dugun lanak benetan balio izan duela ikusteko ere", gaineratu du.
Bestalde, Irungo Auzo Elkarteen lana ere saritu du Foru Aldundiak. Horien artean, Hondarribia eta Irun ospitaleekin lotzen dituen E29 linea martxan jarri zenean ordutegiak langileen beharretara egokitzeagatik. "Milaka hondarribiar eta irundarren mugikortasun-ohiturak eraldatu dituen linea bat izan da, eta enplegurako sarbidea erraztu du, funtsezko osasun-zerbitzuekiko lotura hobetu du eta joan-etorrietako denborak murriztu ditu", azaldu du diputatuak.




