Ostiraleko jardunaldiak hiru partida izango ditu, 18:00etatik aurrera, eta igandean laugarren partida bat jokatuko da, 17:00etan hasita.
Ostiraleko partidan, Olgetan 3 CI - Gure Kirola MH neurketak Nahia Corral eta Eneritz Izaga bilbotarrak izango ditu aurrez aurre. Olgetan J IVI - Joko Alai partidan, berriz, Miren Iza, Eider Vera eta Arhane Isusi zeaniztarrek hartuko dute parte. Hirugarren eta azken neurketa ostiralekoa, Olgetan 1 EC - Artepe LT izango da, baita ere Zeanuriko Nahiat Azpeitia eta Andere Canales ekin.
Igandeko partida, berriz, Olgetan 1 SPI eta Olarreta RS taldeen artean izango da. Nagore San Pedro eta Udane Iturbe larrabetzuarrek jokatuko dute, 17:00etan hasita.




