Oñatiko Udala k autobus zerbitzua indartu du San Inazio eguna ospatzeko, hilaren 31n. Festa egunerako, bi ibilgailu egongo dira erabilgarri Oñatitik Arantzazu ra joateko: ohiko autobusa betiko ordutegian (07:30etik aurrera) eta ibilgailu handiago bat, 08:00etan irtengo dena. Bi autobusak ordu erdiko tartearekin ibiliko dira.
Ibilgailu handi honek egingo du azken irteera Arantzazutik Oñatira, 19:30ean. Festa eguna izaten da Urbian, eta Partzuergoa k antolatu du egitaraua.
“"San Inazio egunean jan-edana eta festa bermatuta daude."
Egitarauak meza ermitan izango du hasiera 11:30ean, eta ondoren, Partzuergoak hamaiketakoa eskainiko du: parrilan erretako txistorra pintxoak, ardoa eta ura. Herri kirol saioa eta musika ere izango dira, Marki eta Suki ren eskutik.
Joan den urteko abuztutik itxita egon den arren, Txomin Parrilla k eta Basabe garagardoak-ek jarriko dute jatekoa eta edatekoa San Inazio egunean. Bien bitartean, Partzuergoa hasita dago fonda berritzeko lanekin, udaberrian zerbitzua berriz esleitzeko asmoz.




