Gorbeia eskualdeak bere turismo-jarduera datozen urteetan nola garatu behar den zehaztuko duen Plan Estrategikoaren idazketan hasi da lanean. Prozesua diagnostiko fasean dago, eta ADR Gorbeialde k herritarrengana jo nahi du beraien beharrak zuzenean jasotzeko. Ekimen hau Destinos Turísticos Inteligentes (DTI) estatu-programaren barruan kokatzen da, Gorbeiak 2025ean egindako aurretiko diagnostikoaren ondoren formalki atxiki zitzaion proiektua.
Eskualdeko lehiakortasun turistikoa modu integralean hobetzea da atxikipen honen helburu nagusia, bertan bizi eta lan egiten duten pertsonen bizi-kalitatea bermatuz eta igoz.
Aurrera egiteko, planak hiru printzipio estrategikotan lan egiten du: lehenengoa, identitatearekin garapen ekonomikoa lortzea, tokiko negozio eta pertsonentzako aukera errealak sortuz, eredu orekatu eta jasangarri baten pean. Bigarren printzipioa, antolatzea hobetzeko, baliabideak behar bezala kudeatuz bisitarien eta egoiliarren arteko bizikidetza harmoniatsua bermatzeko. Azkenik, Gorbeiako esentzia zaintzea bilatzen da, bere paisaiak, herriak, kultura eta bizimoduak aktiboki babestuz, balio bereizgarri nagusi gisa.
Plangintza honek eskualdearen errealitateari arrakastaz erantzuteko, egunero lurraldean bizi, ezagutu eta gozatzen dutenen ahotsa ezinbestekoa da.




