Kanpainaren helburua udalerriko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzea, tokiko kontsumoa sustatzea eta herritarren aurrezkia erraztea da. Ekimenak 3.000 bonu ditu guztira, bi modalitatetan banatuta: 1.000 bonu 30 eurokoak (20 euro ordainduta) eta 2.000 bonu 10 eurokoak (7,50 euro ordainduta). Bonu hauek gutxienez 30 euroko eta 10 euroko erosketetan erabili ahal izango dira, hurrenez hurren.
18 urtetik gorako edozein pertsonak erabili ahal izango ditu bonuak. NAN bakoitzeko, gehienez ere 30 euroko bonu bat eta 10 euroko bi bonu erabili ahal izango dira, guztira 50 euroko balioa dutenak. Bonua trukatzeko, NANa aurkeztu beharko da kanpainari atxikitako establezimenduetan.
Bonuak www.ugaobono.eus webgunean kontsultatu daitezkeen establezimenduetan erabili ahal izango dira. Kanpainaren indarraldian bi berregokitzapen egingo dira bonuen banaketan: lehenengoa abenduaren 11tik 12ra ko gauean eta bigarrena abenduaren 21etik 22ra ko gauean.
Guztira, 17 establezimenduk hartuko dute parte kanpainan, besteak beste, Peluquería Jani, Allon Ugao S.L., Peluquería Goya, Centro de estética Isla, Mercería Orratz, Carnicería Iñigo, Ama Etxeko Janaria, Peluquería Oihane, Clínica Dental Ugao, El Rincón de Rosa, Congelados Betanzos, Autoeskola Betiko, Óptica Ugao, Supermercado Lagaron, Pescadería Josu eta Carnicería Egia.




