Lehiakideek sei argazkiz osatutako bildumak aurkeztu beharko dituzte. Epaimahai profesional batek hiru bilduma onenak aukeratuko ditu, eta horietatik 12 argazki jasoko dira datorren urteko egutegian. Argazkiak aurkezteko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik.
Antolatzaileek adierazi dutenez, balorazio positiboa jasoko dute auzoetako eta herriko jai nagusietako irudiek, herriko espazio ezaguterrazak erakusten dituztenek eta urteko une eta urtaro ezberdinetako argazkiek. Paisaiak, auzoak, animaliak zein jendea ager daitezke irudietan, eta sormena ere hartuko da kontuan.
Halamalau urtetik gorako edonork har dezake parte. Bildumak posta elektronikoz bidali behar dira infoinduma.orozko@bizkaia.org helbidera, datu pertsonalak ere zehaztuta. Lehiaketaren oinarri guztiak hemen kontsulta daitezke.
Garaileek, beren argazkiak egutegian argitaratzeaz gain, 300 euroko sari bana jasoko dute.




