Arantzazu Viteri idazle arrasatearrak bere lehen liburua aurkeztuko du gaur Kulturaten

Arantzazu Viteri idazle arrasatearrak 'El regreso de las Ugarte' bere lehen lana aurkeztuko du gaur arratsaldean.

Liburu aurkezpenaren giroa, egilearekin eta liburuekin.
IA

Liburu aurkezpenaren giroa, egilearekin eta liburuekin.

Arantzazu Viteri idazle arrasatearrak 'El regreso de las Ugarte' bere lehen lana aurkeztuko du gaur Kulturaten, 18:30ean, eta liburuak harrera ona izan du Amazonen.

Arantzazu Viteri idazle arrasatearrak bere lehen lana, 'El regreso de las Ugarte', aurkeztuko du gaur Kulturaten, 18:30ean. Viteri pozik dago bere jaioterrian liburua aurkezteko aukerarekin, nahiz eta urduritasun puntu bat ere aitortu duen: "Liburua Arrasaten aurkezteko gogotsu egon arren, urduri ere banago".
Liburua Amazonen eskuragarri dago 16,90 euroan eta oso harrera ona izan du plataforman. Lehen egunetan, paperezko liburuen hiru azpisailtan lehen postua lortu zuen. "Oso pozik nago liburuak izan duen harrerarekin. Amazonen zenbait azpikategoria daude, eta horietako hirutan lehen postua lortu zuenean ikaragarri poztu nintzen", adierazi du idazleak. Zehazki, gazte helduentzako fantasia, fikziozko fantasia historikoa eta ahizpen istorioak izeneko azpisailtan eskuratu du lehen postua, nahiz eta kategoria horiek "oso aldakorrak" direla nabarmendu duen.
Liburuaren protagonistak hiru ahizpa dira, "bereziki Martina, gazteena". Hirurek dituzte botereak, eta Martinarena da 22:22ak noiz diren jakiteko gaitasuna. Fikziozko zati honekin batera, liburuak hainbat flashback historiko ditu, non XVI. mendeko Euskal Herria edo inken inperioaren amaiera bezalako gaiak jorratzen diren.