Proiektu honetan hainbat esparrutako eragileek parte hartzen dute, hala nola, osasun arlokoek (Osakidetza), hezkuntzakoek (ikastetxeak eta ikastolak), eta gizarte arlokoek (Argia Fundazioa, droga-mendekotasunaz, osasun mentalaz eta beste kolektibo batzuez arduratzen diren elkarteak). Era berean, erakunde publikoak, elkarte-sarea eta herritarrak ere inplikatuta daude.
Rosana Azar artistak gidatutako arteterapia-tailerrak dira proiektuaren funtsezko atal bat. Azar Estatu Batuetatik etorri da sormen-prozesu hau laguntzera. Tailer hauetan, artea norberaren burua adierazteko, esperientziak partekatzeko eta hainbat prozesu lantzeko tresna bihurtzen da, amaieran guztiak sorkuntza komun batean islatzeko helburuarekin.
Irailaren 29an, asteartean, ibilbide honetako etapa sinbolikoenetako bat gauzatuko da. Marea Errota goletan nabigatuko dute Portugaletetik Gorlizerako itsas zeharkaldian. Gorlizen, ontzia ospitalearen parean kokatuko dute, bertan egindako tailerretan sortutako piezak jasotzeko. Ondoren, pieza horiek mural komunitario handi batera eramango dituzte, beste parte-hartzaileek egindako lanekin batera.
Itsas zeharkaldiaren ideia nagusia da pertsona eta erakunde desberdinak elkarrekin nabigatzea, komunitate beraren parte diren lekuak, esperientziak eta errealitateak lotuz.
Egitaraua honakoa da:
Irailak 29
- 14:30: Marea Errota goletara igotzea, Portugaleten, itsasadarra zeharkatzen duen txalupa dagoen pantalanetik.
- 15:00: Gorlizerantz irteera.
- 17:00: Gorlizen heltzea.
- 17:00-19:00: Badian ainguratzea eta Gorlizko Ospitalean egindako materiala jasotzea.
- 19:00: Portugaletera itzulera ontziz.
Irailak 29
- 14:30: Marea Errota goletara igotzea, Portugaleten, itsasadarra zeharkatzen duen txalupa dagoen pantalanetik.
- 15:00: Gorlizerantz irteera.
- 17:00: Gorlizen heltzea.
- 17:00-19:00: Badian ainguratzea eta Gorlizko Ospitalean egindako materiala jasotzea.
- 19:00: Portugaletera itzulera ontziz.




