Rodions Kurucsen adierazpen matxistak salatu dituzte Gasteizen

Hainbat eragile eta saskibaloi taldek gaitzetsi dute Baskoniako jokalariaren indarkeria matxistaren inguruko diskurtsoa.

Saskibaloi pilota baten hurbileko irudia, atzealdean Euskadiko paisaia lauso batekin.
IA

Saskibaloi pilota baten hurbileko irudia, atzealdean Euskadiko paisaia lauso batekin.

Hainbat eragile eta saskibaloi taldek gaitzetsi dituzte Rodions Kurucs Baskoniako jokalariak indarkeria matxistaren inguruan egindako adierazpenak, eta klubari neurriak hartzeko eskatu diote.

Gasteizko hainbat eragile sozial eta saskibaloi taldek salatu dute Rodions Kurucs, Baskonia ko jokalariak, indarkeria matxistaren inguruan sare sozialetan eta irratian egindako adierazpenak. Azaldu dutenez, jokalariak indarkeria matxista gutxietsi du, eta bere kasua baliatu du abusua "bi norabideko fenomenoa" dela eta "gizon asko bidegabeki erruduntzat jotzen direla" adierazteko.
Eragileek gezurtatu egin dute salaketa faltsuen inguruan zabaltzen den diskurtsoa, eta adierazi dute "emakume askoren testigantza eta bizi duten indarkeria sistematikoki zalantzan jartzeko erabiltzen" direla, benetako arazoa lausotuz. Diskurtso erreakzionarioak gero eta normalizatuagoak daudela salatu dute.
Baskoniako jokalaria izanda, Kurucsek erantzukizun berezia duela azpimarratu dute: "Bereziki larria da horrelako mezuak oihartzun handia duen kirolari erreferente batek zabaltzea". Zentzu horretan, klubari neurriak hartzeko eta diskurtso matxisten aurka posizionatzeko eskatu diote.
Itaia Gasteiz, Amarauna Basket Fem, Indar Baskonia, Ecagas, CB Siberia Gasteiz, Jotake, Elemento Sport Lakua eta Urgatzi 1. Nazional Senior Mutilak taldeek sinatu dute adierazpen hori.