Peñacerradako alkate ohiaren, Juan José Betolaza, heriotzak iaz Tierras Esparsaseko batzar nagusien ohiko bilera bertan behera uztera behartu zuen. Aurten, ordea, Montaña Alavesa ko herri honek berreskuratu egin du hitzordua eta Araba ko Batzar Nagusien ohiko saioa hartu du.
Batzarrean, Peñacerrada eta Zambrana arteko A-3126 errepidea egokitzeko eta foru-garraioa hobetzeko mozioa onetsi da. Mozio hau PP k sustatu zuen eta PNV, PSE eta Elkarrekin Araba rekin adostu zen. Era berean, Arabako toki-erakundeetako obra txikiak eta bide-planak arautuko dituen foru-araubide proposamenaren inguruko txostena ere onartu da. EH Bilduk sustatutako proposamen hau PNV, PSE eta PPren babesarekin eta Elkarrekin Arabaren abstentzioarekin onartu zen.
Arabako obra txikien foru-araubidearen aldaketak esan nahi du egintza horietarako dirulaguntza-muga 40.000 eurora igoko dela eta diruz lagun daitezkeen obrak Obra eta Zerbitzuetarako Foru Planarekin (PFOS) parekatuko direla.
XV. mendetik datorren tradizioari jarraiki, Batzar Nagusien osoko bilkura maiatzaren azken igandean Tierras Esparsaseko herri batean egiten da. Aurten, Irma Basterra Batzar Nagusien presidenteak gidatuta, junteroak Ramiro González ahaldun nagusiak gidatutako foru-gobernuarekin batera bildu dira Peñacerrada ko alkate Alfredo Vicuña k, Montaña Alavesa ko Kuadrillako presidente Eduardo Ruiz de Loizaga k eta eskualdeko gainerako alkate eta Kuadrilletako presidenteek hartuta.
Harrera ofiziala herriko Erdi Aroko harresiaren magalean egin da. Ondoren, Miñoiak, makilariak, txistulariak, tronpetariak eta atabalariak lagunduta, prozesio solemne bat egin da Batzarra ospatu den lekura arte.




