Ezbeharra 14:35 aldera gertatu da, motorra bidetik atera denean. Berehala, Ertzaintza, anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren lekura, egoera bideratzeko eta zauritua artatzeko.
Motor-gidaria egonkortu ondoren, helikopteroz eraman dute Gurutzeko Ospitalera. Momentuz, Ertzaintzak ez du zehaztu zauriak larriak diren ala ez.
Istripuaren ondorioz, errepidea erabat itxi behar izan dute, baina arratsaldeko lauretan trafikoa berrezarri da, normaltasunera itzuliz.




