Kolonbiako ordezkaritza, Fundación Coomeva buru duela, apirilaren 7tik 10era bitartean ari da Euskadin misio bat garatzen. Helburua da enpresa-erakundeak indartzeko, kalitatezko enplegua sortzeko, antolaketa-berrikuntza sustatzeko eta lurralde-sustraitzea bultzatzeko esperientziak eta jardunbide egokiak ezagutzea.
Ordezkaritza ingeniaritza, osasuna, hezkuntza, finantza-zerbitzuak, teknologia, kultura eta ekonomia solidarioa bezalako sektoreetako enpresaburuek, zuzendariek eta erakunde-arduradunek osatzen dute. Horien artean, gizarte-eragina duten enpresa-bikaintasuna aitortzen duen Premio Galardón Coomeva ekimeneko ordezkariak ere badaude.
Bileran, Pérez Barredok Euskadiko Gizarte Ekonomiaren arloko politika publikoen ildo estrategikoak partekatu zituen, baita kooperatibismoari, ekintzailetza kolektiboari eta lan-sozietateei laguntzeko tresnak ere. Eredu horren balioa azpimarratu zuen, enpleguaren, trantsizio ekonomikoaren eta gizarte-iraunkortasunaren egungo erronkei aurre egiteko.
Gainera, elkarrizketa-gune bat ireki zen esperientziak trukatzeko, ereduak alderatzeko eta Euskadiren eta Kolonbiaren arteko etorkizuneko lankidetza-bide posibleak aztertzeko Gizarte Ekonomiaren esparruan. Bilera Eusko Jaurlaritzaren Vitoria-Gasteizko egoitzan egin zen, Kolonbiako ordezkaritzaren eskariz, euskal ekosistema nazioarteko erreferentzia gisa ezagutzeko interesa baitzuten.




