Gasteizko 'Familia Laguna' programak kultura aniztasuna sustatzen du

Hiru ikastetxetan garatzen den programa honek jatorri desberdinetako familiak euskaldunekin lotzen ditu, integrazioa eta komunitatea indartuz.

Irudi generikoa: Gasteizko komunitate zentro batean elkartutako guraso eta ume anitz.
IA

Irudi generikoa: Gasteizko komunitate zentro batean elkartutako guraso eta ume anitz.

Gasteizko hiru ikastetxetan hedatzen den 'Familia Laguna' programak, jatorri desberdinetako familiak bertakoekin konektatzen ditu, integrazioa eta komunitate harremanak indartuz.

Gasteiz ko ikastetxeetan duela hiru urte ezarri zenetik, Familia Laguna programak esperientzia positiboa eskaintzen du. Gipuzkoako Elkarrekin Kooperatiba Txiki-ko lankideek sortutako ekimen honek, Ongi Etorri Eskolara programaren bertsio txiki bat da, eta kulturarteko familia akonpainamendua helburu duena. Programa honen bidez, beste herrialde batzuetatik iritsitako familiak, seme-alaba adin berekoak dituzten bertako familiekin harremanetan jartzen dira.
Adsis Fundazioa k sustatzen du proiektua Araba n, eta une honetan Adurtza ikastola (hurrengo ikasturtean Olarizu auzo eskola izango dena), Ramon Bajo eskola eta Arantzabela ikastola dira parte hartzen ari diren ikastetxeak.

Horrelako familiekin Gasteiz justu eta anitzago bat sortzeko bidea errazagoa izango delako.

Joan den astean, Izaskun Arrue Kulturgunean ospatu zen ekitaldi batean eman zitzaion amaiera 2025-2026 ikasturteari. Ekitaldi honetan, Boniface Ofogo ipuin kontalari kamerundarraren emanaldia izan zen, eta hainbat sorpresa ere izan ziren. Aurten, lehen bi eskoletako 26 familia k hartu dute parte, horietatik erdiak migratutako familiak izan dira, hainbat jatorritakoak (Senegal, Nigeria, Venezuela, Kolonbia, Argelia, Maroko eta Haiti), eta beste erdiak, berriz, Gasteizen erroldatutakoak.
Ikasturtean zehar egindako lanari, topaketei eta ekintzei esker, harreman estuak sortu dira parte-hartzaile guztien artean. Harreman hauek komunitatean eredu izateko potentziala dute, bai eskolan zein eskolatik kanpo, eta horrela, hiri justuago eta anitzago bat eraikitzen lagunduko dute.
Udako atsedenaldiaren ondoren, programa berriz ere eskoletan hasiko da, erronka berriekin eta familia berriekin bidea jarraitzeko asmoarekin.