Gobernu Kontseiluak, Bilbon egindako bileraren ostean jakinarazi duenez, diru-laguntza hau Bihotzen Konkista proiektuari zuzenduta dago, zeinak milaka pertsona bilduko dituen eta euskararen inguruko esperientzia kultural integrala eskainiko duen. Proiektuaren baitan, Bartzelonako kontzertua jada egin da, eta Madrilgoa datozen egunetan izango da.
“"Ekimen honekin, Eusko Jaurlaritzak euskara sustatzeko eta euskal kulturaren nazioarteko proiekzioarekiko duen konpromisoa berresten du."
Bestalde, Gobernu Kontseiluak Botika etxean eskura proiektuaren bi urteko luzapena ere baimendu du. Ekimen hau Arabako Foru Aldundiarekin eta Arabako Farmazilarien Elkargo Ofizialarekin batera gauzatzen da, eta 190.000 euro bideratuko ditu Añana eta Arabako Mendialdea eskualdeetako biztanleei sendagaiak etxean entregatzea bermatzeko eta haien arreta farmazeutikoa hobetzeko.




