Eskubaloi zaleek aukera paregabea izango dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ko jokalari onenak ikusteko. Partida hau Euskal Federazioak urtero antolatzen duen nazioarteko lagunarteko txapelketaren barruan kokatzen da.
Txapelketa honen baitan, aurreko egunean Oñati n Argentina ko eta Britainia Handiko selekzioek elkarren aurka jokatuko dute. Ondoren, Euskal Selekzioak eta Argentina koak Bilbo n neurtuko dituzte indarrak.
Euskal Federazioaz gain, Laudio BC klubak ere parte hartuko du ekitaldiaren antolakuntzan. Antolatzaileek kirola maite duen herritar oro animatu nahi dute La Granja kiroldegira hurbiltzera, emakumezkoen eskubaloi partida zirraragarri honetaz gozatzeko.




