Ekimen honen helburu nagusia Euskadiko enoturismoaren sektorea sustatzea da. Kongresuak Gasteizen egingo diren jardunaldi instituzionalak eta Arabako Errioxako, Bizkaiko eta Gipuzkoako upategietara egingo diren bisita teknikoak uztartuko ditu.
Finantzaketa hori kongresuaren edukiak diseinatzeko, dastatzeak antolatzeko eta esperientzia enogastronomikoak garatzeko erabiliko da. Horrez gain, ekitaldiaren ekoizpen logistikoa eta koordinazioa estaltzeko balioko du.
Proiektuaren gobernantza bermatzeko, bi organo sortuko dira: zuzendaritza batzorde bat, erakundeen arteko komunikazioa eta estrategia bateratua ziurtatzeko, eta jarraipen batzorde bat, kongresuaren garapen tekniko eta operatiboaren gaineko kontrola egiteko.




