Gau honetan bertan egindako prebentzio lanetan, Ertzaintzak hiru pertsona identifikatu ditu eta harriekin, makilekin eta babes-ezkututzat erabilitako egurrezko taulekin betetako hogeita hamar bat zaku eta motxila inguru konfiskatu ditu Errekaleor auzoan, indarkeriazko enfrentamenduak eta gatazkak saihesteko helburuarekin.
Goizeko 03:30ak aldera, agenteek hiru pertsona nabaritu zituzten zelai batean, aurpegia estalita eta kaskoak eta eskularruak jantzita zituztela. Haien ondoan, harriekin betetako hogeita hamar bat zaku eta motxila, 11 makil eta beisbol bate eta babes-ezkututzat hartutako egurrezko taula batzuk zeuden.
Bertaratutako agenteek aipatu pertsonak identifikatu zituzten: bi gizon, 24 eta 31 urtekoak, eta emakume bat, 26 urtekoa, guztiak espainiar nazionalitatekoak. Era berean, aipatutako materiala konfiskatu zuten.




