Senior mailan jokatuko duen Asier Del Campok adierazi du taldea indartsu ikusten dutela eta ilusioz daudela finalera begira, nahiz eta faboritoak ez direla esan. Kadete mailan Jon eta Ibai Osorok jokatuko dute, gazte mailan Markel Beitiak eta Eñaut Morok, eta seniorretan berriz, Markel Arriolabengoak eta Asier Del Campok osatuko dute taldea.
Aramaioko pilotariek maila ona erakutsi dute, eta Debarroko txapelketako finalera sailkatu ziren zuzenean. Hala ere, Herriarteko finala eta Debarroko finala egun berean izateak aukeraketa bat egiteko beharra ekarri die. "Pena da, baina ezin dugu bi finaletan aldi berean egon", azaldu du Del Campok.




