Orain arte, Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu publiko bakarra zen arautze-akordiorik gabe, erakundeak ia hamar urteko bizitza izan ondoren. Hitzarmen honek suhiltzaile zerbitzuaren berezitasunak jasotzen ditu eta langileen eskubideak Arabako Foru Aldundiko langileenekin parekatzen ditu, hau izanik aldarrikapen nagusietako bat.
Akordioak, halaber, egutegi bat ezartzen du oraindik egiteke dauden beste lan batzuei aurre egiteko, hala nola larrialdi egoeretan langileen aparteko deialdien prozedura edo lanpostuen balorazioa.
“"Oraindik erronkak geratzen dira, hala nola egitura operatiboaren egonkortzea (bitarteko agintariak eta txanda bakoitzeko suhiltzaile gehiago) oposizioen bidez, edo lanpostuen balorazio egokia egitea."




