Aurtengo edizioaren leloa, Taupadak berpiztu!, abestiaren izenburua da, eta antolatzaileek adierazi dutenez, “euskararen biziberritzearen beharrari dei zuzena” egiten dio. 1960ko hamarkadako berpizkundea gogora ekarri nahi da, egungo egoerari buruzko hausnarketa eginez eta etorkizunari begira “gogoa eta kuraia” aldarrikatuz.
Ekainaren 14ko hitzordua girotzeko, abesti “dantzagarri eta anitza” sortu dute. Saltsa generoko erritmoak ditu oinarrian, baina hainbat doinu nahasten dira, hala nola alboka, trikitia, tronpeta, tronboia eta perkusio latinoa.
Abestian hainbat musikarik parte hartu dute, besteak beste, Amaia Santamaria (ahotsa), Rodrigo Ulises (perkusioa), Yago Salorio (baxua), Marcos Ortega (tronpeta), Fernando Blanca (tronboia), Ibon Koteron (alboka), Joseba Tapia (trikitia) eta Iñaki Otxondorena “Moro” (letra eta ahotsa). Aresketa Ikastolako gaztetxoek ere abesbatzetan parte hartu dute. Bideokliparen arduraduna Eneko Martinez ikastolako ikasle ohia izan da, eta “ikastolaren sorreratik lanean aritu den komunitate osoari” aitortza egin nahi izan dio.
“"Abestiaren letra euskararen biziberritzeko beharrari dei zuzena da."




