Vitoria-Gasteizko biztanleen ia erdiak, zehazki %46,3k, astean behin gutxienez bizikleta erabiltzen duela adierazi du 2026ko Bizikleta Barometroak. Inkestatuen %16k egunero erabiltzen dute garraiobide hau. Red de Ciudades por la Bicicleta erakundeak egindako azterlan honek 404 elkarrizketa bildu ditu hiriburuan.
Azterlanak hiriko mugikortasun ohituren eta bizikletaz ibiltzeko baldintzen argazkia eskaintzen du. Emaitzen arabera, inkestatuen %95ek badakite bizikletan ibiltzen eta %80k dute bat, nahiz eta %27k inoiz ez dutela erabiltzen aitortu.
Bizikleta aukeratzearen arrazoi nagusiak abiadura, auto-pilaketak ekiditeko aukera eta mugitzeko askatasuna dira, inkestatuen %50ek aipatuak. Urrunago geratzen dira arrazoi kirolariak (%12) eta ingurumenekoak (%11).
Vitoria-Gasteizko Ingurumen Azterlanen Zentroak eta Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailak nabarmendu dutenez, emaitzek erakusten dute bizikleta aukera ohikoa dela hirian mugitzeko. Lanera joateko, erosketak egiteko edo auzotik auzora ibiltzeko erosotasuna eta abiadura dira erabileraren arrazoietako batzuk.
Lanera joateko bizikletaren erabilerari dagokionez, %31k egunero erabiltzen dute. Horietatik, %43k aurretik autoa erabiltzen zuten, %30 oinez joaten ziren eta %20 autobusaz baliatzen ziren.
Azpiepituren balorazioari dagokionez, inkestatuen %97k onartzen dute Vitoria-Gasteiz ek bizikletan zirkulatzeko bide egokituak dituela, eta %84k uste du bizikleta-bidea dela horretarako espaziorik erosoena.
Hala ere, inkestak zailtasunak ere identifikatzen ditu. Bizikleten lapurreta da kezka nagusia (%25), jarraian klimatologia (%22), istripu arriskua (%19) eta motor-trafiko gehiegizkoa (%13). Gidarien portaerari buruzko iritziak ere banatuta daude: %51k uste du bizikletan dabiltzanekiko errespetua dutela, %47ren aurka egonda.
Bai Zentroak bai Sailak uste dute datu hauek beharrezkoa den lan-arloak identifikatzen laguntzen dutela, bereziki segurtasunaren eta lapurreten prebentzioaren arloan. Helburua da bizikletan ibiltzeko baldintzak hobetzea eta erabiltzaileek lasai aparkatu ahal izatea.
Vitoria-Gasteiz ek 17.000 plaza baino gehiago ditu bizikletak aparkatzeko espazio publikoan eta 22 VG Biziz aparkaleku seguru, 1.400 plaza baino gehiagorekin. Horiei Mugibike, bizikleta elektrikoen mailegu zerbitzu publikoa, gehitzen zaie. Udalak bizikleta konexioak eta erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko lan egiten du, 2026-2030eko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plan berrian jasotako bi gaiak.




