Kontzertua 12:30ean hasiko da, eta Juan Manuel Sáez Etxabe izango da zuzendaria. Emanaldia Pablo Sorozabalen “Gernika” piezarekin hasiko da, eta Udal Txistulari Bandaren laguntza izango du.
Egitarauak aniztasuna eskainiko du, Carlos Marquesen “Casiopeia” lanarekin jarraituz, eta ondoren Igor Stravinskyren “Excerpts from The Firebird” entzungo da. Ikusleek zinemaren munduan murgiltzeko aukera izango dute Hans Zimmerren “Gladiator” filmaren soinu-bandarekin.
Emanaldiaren amaieran, Ferrer Ferránen “Bacchus, dios del vino” obra interpretatuko da, hiru zatitan banatuta: “Ciudad monumental”, “Los viñedos” eta “Fiesta de la vendimia”.




