Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jarduera honetan, kaligrafiaren oinarriak ezagutzeko aukera izango da. Ikastaroa irailaren 29tik urriaren 27ra bitartean izango da, asteartero, 18:00etatik 20:00etara.
Jarduera Foru Liburutegiko 2. solairuan, Hitzaldi Aretoan, burutuko da. Gehienez 20 pertsona k har dezakete parte, eta hautaketa zozketa bidez egingo da. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.
Interesdunek irailaren 21etik 24ra bitartean eman beharko dute izena, webgunearen bitartez. Ez dira onartuko aurrez aurreko izen-emateak.
Foru Liburutegian sartzeko, NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela aurkeztu beharko da. Gainera, izen-emateak zozketaren oinarriak onartzea dakar.




