Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailak, Euskal Trenbide Sarearen (ETS) bidez, Construcciones Moyúa S.L. enpresari esleitu dio Iruneko Topoaren Nazioarteko Zubia ren errehabilitazio lanak egitea. Lanek 2,5 milioi euroko aurrekontua eta 16 hilabeteko epea izango dute, eta udazkenean hasiko dira gauzatzen.
Iruneko Nazioarteko Zubia Bidasoa ibaia ren gainetik doa eta Irun hiria Hendaia rekin lotzen du. Esku-hartze hau ETS k Gipuzkoa eta Bizkaia lurraldeetan kudeatzen duen trenbide sarean egiten dituen azterketen eta analisi lanen ondorio da.
Aurretiazko ikuskapen lanetan antzeman izandako patologia eta defizientzia desberdinak zuzentzeko, proiektuak hasierako fasean P1 eta P4 pilen zimentazioen indartzea jasotzen du. Ondoren, bide-zubiaren konponketa jarraituko da, konponketarako materialaren biltegi gisa balioko duten zimentazioetan bermatutako aldamioen bidez.
Errehabilitazio lanak, batez ere, hormigoi elementuen karbonatazioaren aurkako babesa, landaredia eta gainazal kaltzifikatuak kentzea, harlandu kaltetuen juntak eta berreraikitzea, eta barandaren berrezarpena izango dira. Era berean, tarte horretako bidearen berriztapena eta taularen iragazgaiztea egingo da.




